Euskal Herria

Sindikatu nagusiek eskatu dute Sopuertan lehen hezkuntzako eskola publikoa jartzeko

LABek, ELAk, CCOOk, UGTk eta EILASek Sopuertako alkatearekin batera egin dute agerraldia, Bilbon.

urtzi urkizu
2014ko apirilaren 2a
08:14
Entzun

Sindikatu nagusien hezkuntza ordezkariek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote Sopuertako eskola publikoan lehen hezkuntzako zikloa jartzeko. 21/2009 dekretuari egin diote erreferentzia, eta dekretu horren arabera eskaintza publikoa egingo da herritarren gorakada bat baieztatzen den herrietan. 2014-2015eko ikasturterako, Sopuertan ziklo ezberdinetako 120 ikasle egotea espero dute.

Sopuertan La Baluga haur eskola ireki zuten, gotzainak udalari emandako lurretan. Jaurlaritzaren arabera, dohaintza horretako eskrituretako klausula batean adierazten da eskolan lehen hezkuntza jartzeko muga dagoela. Josean Llaguno alkateak, ordea, nabarmendu du EHUko zuzenbide irakasle Iñaki Lasagabasterrek egindako txosten batek erakusten duela ez dela aipatutako klausula agertzen. 

Martxoaren 20an alkateak Eusko Jaurlaritzari eskaera egin zion, La Baluga eskola publikoan giza baliabideak jartzeko. Ez du erantzunik jaso.

Josean Llaguno alkatearekin egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.