Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburu Joseba Azkarragak uste du greban dauden Justizia Administrazioko langileak lanera itzuliko direla, proposamena onartuta. Justizia Sailak egindako proposamena "definitiboa" dela jakinarazi du.
%7,25eko soldata igoera proposatu die Jaurlaritzak Justizia administrazioko langileei. Azaroaren 24tik daude greban langileak, gainerako funtzionarioen pareko baldintzak eskatuz. Azkarragak azaldu duenez, proposamenean "Lakuako gainerako funtzionarioen eskubide eta Gobernu sistema bera ezartzea proposatzen da, ahal den heinean".
CCOO, CSIF, ELA, LAB eta UGT sindikatuetako langileek urtarrilaren 9an egingo dute bozketa, proposamena onartu edo ez erabakitzeko.
Justizia Administrazioaren greba
Sindikatuek "azken proposamena" onartuko dutela uste du Azkarragak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu