Hezkuntza

Sindikatuen arabera, %65eko erantzuna izan du Kristau Eskoletako eta IZEAko greba deialdiak

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako itunpeko ikastetxe batzuetako 9.000 langiletik gora daude deituta. 120.000 ikasleri eragin die.

ELA eta LAB sindikatuek Kristau Eskoletan eta IZEA ikastetxeetan deitu duen grebako manifestazioa, gaur, Bilboko Kale Nagusian. @ELASINDIKATUA
Ibai Maruri Bilbao.
2018ko urriaren 9a
13:45
Entzun

Kristau Eskoletako eta IZEAko ikastetxeetan greba eguna dute gaurkoa; joan den ikasturtean egindakoak kontuan hartuz gero, laugarrena. Sindikatuek jakinarazitako datuen arabera, langileen %65ek egin dute greba. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako beharginek Bilboko kaleetan egin dute manifestazioa. Bihar egingo dute bosgarrena. ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek babestu dute. 120.000 ikasleri eragin dio protestak. 

Sindikatuek salatu dute patronalek ez dutela "negoziatzeko borondaterik erakutsi". Jarrera horrekin jarraituz gero, azaroan lau eguneko greba egingo dutela ohartarazi dute. Gogora ekarri dute Kristau Eskoletako eta IZEAko ikastetxeetako 9.000 langileek hamar urte daramatela lan ituna berritu gabe. Horren ondorioz, %10etik gorako erosahalmen galera izan dutela salatu dute. Era berean, gaitzetsi dute pedagogien modernizazioa, digitalizazioa eta berrikuntza "langileen kontura" egin direla, eta horrek "lan kargak handitu" dituela. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.