Greba deialdia

Sindikatuen arabera, jarraipen handia izan du Gipuzkoako elikadura arloko lanuzteak

Sektoreko hitzarmena bultzatzeko asmoz Gipuzkoako elikadura arloko lanuztea antolatu duten hiru sindikatuen arabera (ELA, LAB eta UGT), jarraipen handia izan du ekimenak; zehazki, lanuztera deitutako langileen %90ek egin dutela bat ekimenarekin adierazi dute. Mobilizazioak sektore hitzarmenaren alde izan diren arren, Dia, Lidl, Coviran eta Aramar enpresetako langileak zeuden lanuztera deituta, arloko beste enpresa batzuetan sindikatuak asetzen dituten hitzarmenak baitituzte.

2005eko abenduaren 23a
14:40
Entzun
Ia bi urte daramatzate sindikatuek eta Adegi Gipuzkoako enpresaburuen elkarteak elikagai saltokietako herrialdeko sektoreko hitzarmena sinatzeko negoziaketetan. Oraindik baina ez dirudi akordioa hurbil dagoenik. Egoera honen aurrean protesta egitera deitu dituzte ELA, LAB eta UGT sindikatuek elikadura alorreko zenbait denda eta enpresetako langileak. CCOOk ez du greba deialdiarekin bat egin.

Greba deitzen lehena ELA sindikatua izan zen hilaren hasieran. Adegiren «xantaia» salatu du, sindikatuaren arabera, patronalak 2004. urteari legozkiekeen soldata igoerak baztertzera behartu nahi dituelako.

LABek eta UGTk beranduago egin zuten bat greba deialdiarekin. Hori bai, LABen asmoa merkataritza guztiko langileentzako mobilizazioak egitea da haiek ere hitzarmenik gabe daudelako.

Lanuzterako deia hiru sindikatuek egin arren, mobilizazioak bakoitzak bere aldetik egin ditu. Hala, LABek elkarretaratzea egin du, 11:00etan, Garibai kalean. 12:30etan, berriz, manifestazioa abiatu da Bulebarretik ELAk antolatuta. UGTk, azkenik, hainbat saltokitan egin ditu protestak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.