Sinn Fein: "EH Bilduren arrakasta euskal bake prozesuak duen babesaren adierazle argia da"

2012ko urriaren 24a
17:13
Entzun

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako emaitzek erakusten dute "Euskal Herrian bake prozesua eraikitzeko desioa" dagoela, Sinn Fein Irlandako alderdiak adierazi duenez. Ohar bat argitaratu du Sinn Feinek, eta bertan nabarmendu du EH Bilduk eta EAJk legebiltzarkideen bi heren erdietsi dituztela. "Hautesleek bake prozesua babesten duten alderdien alde botoa emateko duten eskubidea argia da, eta errespetatu egin behar da", gaineratu du.

Halaber, igandeko bozek eta Aieteko Adierazpenak bake prozesua sendotzeko balio dezaketela ohartarazi du Sinn Feinek: "Hautesleek argi babestu dute bide hori".

Espainiako Gobernuari mintzatu zaio Irlandako alderdia. Esan du Madrilek elkarrizketak hasi behar dituela "konpondu gabeko gaietan" lanean hasteko. Horrez gain, "epaiketa politikoak eteteko", Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagia libre uzteko eta presoen gaia kudeatzeko eskatu dio. Zehazki, gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea premiazkotzat jo du Sinn Feinek.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.