"Sintonia ona" EH Bildu eta Ezkerraren artean Iruñeko Udalean

2015eko maiatzaren 28a
17:10
Entzun

Iruñeko Udalean gehiengoak osatze aldera, bilera egin dute EH Bilduk eta Ezkerrak. Bakoitzak bere kasa, prentsaurrean eman dituzte ondoren azalpenak bi indar politikoetako ordezkariek, baina kalean; izan ere, Enrique Maia jarduneko alkateak galarazi egin die EH Bilduko ordezkariei agerraldia udaletxean egitea.

Joseba Asiron EH Bilduko alkategaiak azaldu du ez dutela "lerro gorririk" jarriko udal gobernua osatzeko, erantsiz gobernu "barneratzailea" osatu nahi dutela. PSNk, ordea, esana du ez duela EH Bildu gobernuan egoterik nahi. "Haiek dira kokatzen direnak", esan du Asironek. "Oso positibotzat" jo du Ezkerrarekin eginiko bilera, "adostasun gune handiak" dituztelakoan.

Gobernu horretan PSN ere egon dadin nahi du Ezkerrak. Edurne Eginok esan du ez dela nahikoa "gutxiengoa" duen talde batek udal gobernuaren "ardura osoa" hartzearekin; haren iritziz, talde guztiek, PSNk barne, parte hartu behar dute aldaketan.

Ostiralean batzartuko dira EH Bildu eta Aranzadi, 11:00etan. 12:00etan azalduko dira prentsaurrera Asiron eta Ana Lizoain Aranzadiko zerrendaburua. Astelehenean, berriz, EH Bildu eta Geroa Baiko ordezkariek egingo dute bilera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.