Sintrabi sindikatu hainbat ordezkarik agerraldia egin dute gaur Bilbon joan den astean Bilboko Portuan Ertzaintzak burutu zituen atxiloketei buruz hitz egiteko. Daniel Gonzalez sindikatuko idazkari nagusia eta Juan Carlos Fullana presidentea egon dira bertan.
Atxiloketak "bidegabeak eta neurriz kanpokoak" izan zirela iritzi diote. Era berean, azaldu dute Sintrabik Bilboko Portuan egiten duen lana ez dela legez kanpokoa. Gonzalezek adierazi du joan den asteko polizia operazioa ez zela beharrezkoa, deklaratzera deitu izan balituzte inork ez liokelako joateari uko egingo.
Eusko Jaurlaritzaren aurkako adierazpenak ere egin dituzte: "Mahai baten inguruan negoziatzeko deia luzatzen genien bitartean gu ikertzen ari ziren", esan dute. Sintrabiko kideek onartu dute euren "lanerako salneurri onena lortzeko" negoziatzen dutela enpresekin. Eta azpimarratu dute ezin zaiola "mafioso" deitu "bere kamioia goizeko lauretan hartu eta arratsaldeko zazpiretan uzten duen garraiolari bati".
Bestalde, Jose Angel Corres Portu Agintaritzako presidentearen dimisioa eskatu dute sindikatuko ordezkariek. Izan ere, Corresen hitzetan ezin dira berdin tratatu estortsionatzen dutenak eta estorsioa jasaten dutenak. Hau da, Sintrabikoak estorsionatzaileak zirela iradoki zuen. Hori dela-eta, esandakoak publikoki ezezta ditzala exijitu diote.
Bilboko Portua
Sintrabik "neurriz kanpokotzat" jo du joan den asteko polizia operazioa
"Bidegabeak eta neurriz kanpokoak" izan ziren joan den astean Ertzaintzak burututako atxiloketak. Hori uste dute Sintrabi garraiolarien sindikatuko kideek. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Juan del Olmoren aginduz. Denera 19 lagun atxilotu zituzten, Sintrabiko 17 kide eta portuko Kontsignatarioen eta Zamaketarien elkarteko lehendakaria eta lehendakariordea. Sintrabik Jose Angel Corres Portu Agintaritzako presidentearen "berehalako dimisioa" eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu