Irango Gobernuak babesa adierazi dio Siriako arma kimikoak nazioartearen kontrolpean uzteko Errusiak eginiko proposamenari. Sirian eta inguruko herrlaldeetan "militarismoa amaitzeko" bidean eginiko urratsa izan daiteke neurria, Irango Atzerri ministro Marie Afjamek esan duenez.
Txinak ere begi onez ikusi du proposamena. "Txinak ongietorria ematen dio eta babestu egiten du Errusiaren proposamena. Tentsioak gutxitzea, egoera politikoki konpontzea eta Siriako egonkortasuna bermatzea ahalbidetuko du ekimen horrek", esan du Hong Lei Txinako Gobernuko Atzerri Gaietarako bozeramaileak.