Demoak

SNCFri errepresioa baztertzeko eskatuz, mutxiko txapelketa egiten ari dira Baionan

200 lagunetik gora mutxiko txapelketan parte hartzen ari dira, Baionan. Ekimen honen bidez errepresioaren ildoa bertan behera uzteko eskatuko diote demoek SNCF tren konpainiari. Demoek bilera eskatu zioten SNCFri, baina ez dituzte hartu; atea poliziekin hesitu dute, eta "Eskubide berak guztiontzat" zioen parkarta kendu dute. Mutxiko txapelketara gero eta jende gehiago hurbiltzen ari da, eta dantza egiteari azkena uzten dionak irabaziko du. Indarrak berritzeko, ura eta sagardoa eraman dituzte.

2005eko ekainaren 18a
17:01
Entzun
SNCFk 11.000 euroko kalte-ordaina eskatu zion Herve Thepault demokideari 2003ko azaroaren 8an euskararen alde trenbidean antolatutako mus txapelketan esku hartzeagatik. Ekimen horretan 63 demo atxilotu zituzten baina kalte-ordaina Thepaulti eskatu dio soilik SNCFk, ekimenean parte hartu zuten guztien izenean ordain dezan. SNCFk euskaltzaleak beldurtu nahi dituela uste dute demoek.

Txapelketaren funtsa ezin xumeagoa izanen da. Mutxikoak dantzatzeari uzten dion azkena izanen da garailea. Patxi Perez dantzari ezaguna eta bertze bi pertsona izanen dira bertan urratsak kantatzeko. "Dantzaldi maratoi honen bidez euskararen aldeko borroka ez dela geldituko adierazi nahi diogu SNCFri", nabarmendu du Torrek.

Eskari bikoitza egin dute demoek: batetik, Thepaulti ezarri isuna bertan behera uzteko eskatu dute; eta, bigarrenik, tren zerbitzuan euskararen gutxieneko presentzia bermatzeko, hots, bozgorailuetako mezuak elebidunak izateko, euskarazko harrera egiten duten leihatilak bermatzeko eta geltokiko seinaleetan eta informazio orrietan euskara agertzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.