Ekonomia

Societe Generaleren galerengatik auzipetutako burtsa operadorea aske utzi dute

Hala ere, kontrol judiziala ezarri diote Jerome Kervieleri. Burtsa operadore horrek egindako salerosketen ondorioz 4.900 milio euro galdu zituela dio banketxeak.

2008ko martxoaren 18a
17:02
Entzun
Jerome Kerviel Societe Generale banku frantziarrak izandako galeren ardura egotzita auzipetutako burtsa operadorea aske utzi dute behin-behinean, Parisko Apelazio Auzitegiak hala erabakita. Arratsaldean atera da La Santeko espetxetik. Hala ere, kontrol judizialaren pean egongo dela nabarmendu dute iturri judizialek, Societe Generalaren inguruako auzia aurrera eramaten den bitartean.

Urte hasieran diru galera handiak izan zituela jakinarazi zuen Societe Generalek, eta 4.900 milioi euro Kervielek bankuko diruarekin burtsan egindako arrisku handiko akzio salerosketen ondorioz galdu zituela iritzi zion Parisko Fiskaltzak. Halaber, iruzurraleporatu zion.

Aitzitik, Kervielen abokatuek ukatu egin dute iruzurra egin zuela, bankuaren dirua nahitara gaizki erabili zuela eta operazi horiek egiteko laguntzailerik izan zuela. Kervielek berak adierazi du ez zuela bere burua aberasteko asmoz egin inongo operaziorik, eta bere arduradunek ezikusiarena egiten zutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.