GIZARTEA

Soilik "arazo medikoak" dituzten emakumeek jasoko dute doan ernalkuntza lagundua

Sendagileen irizpidearen esku egongo da emakume batek "arazo medikoak" dituen edo ez ebaztea, eta orain arteko 2006ko dekretuarekin jarraituko duela adierazi du Ana Matok. Ministroak adierazi duenez, "gizon baten falta" ez da arazo medikoa.

2013ko uztailaren 23a
18:47
Entzun

Haurra izateko "arazo medikoak" izango dira ernalkuntza lagundua jasotzeko "baldintza bakarra". Medikua izango da emakume batek "arazo medikoak" dituen edo ez ebatziko duena, eta ondorioz, publikoki finantzatutako ernalkuntza lagundua jasoko duen edo ez. "Sendagileen irizpidea" izan dira Espainiako Osasun Sistemaren lurralde arteko batzordearekin izandako bileraren osteko agerraldian behin eta berriz errepikatu dituen hitzak. "Gizon baten falta" ez da arazo medikoa Matorentzat.

Ministroaren arabera, hasierako testu horretan "bikote" hitza jartzen zuen lekuan "pertsona" hitza jarri dutela esan du, "emakume zein gizon, biek izan baititzakete emankortasun arazoak". Ministroak adierazi duenez, 2006ko dekretuak indarrean jarraituko du. Dekretu horren arabera, ernalkuntza lagundua publikoki finantzatzen da antzutasun diagnostikoa dagoenean edo "ezarritako ohar klinikoa" balego. Bizkai, Gipuzkoa eta Arabaren kasuan, medikuek bigarren horri eutsi diote, orain arte, bikotekiderik gabeko emakumeek eta lesbianek haurrak izan ditzaten. Sendagileen irizpideak erabakiko du zein emakumek jasoko duen eta zeinek ez ernalkuntza lagundua finantzaketa publikoaren bidez. Matoren arabera, dekretu horrek aurrera egingo luke: oraindik ez dago dekretu berriaren testu definitiborik, eta beraz, "ezarritako ohar kliniko" horiek aldaketarik jasango duten edo ez, ezin da aurreratu.

Autonomia erkidegoetara hasierako testu horretan ministroak emankortasun ezaz emandako definizioak piztu zuen eztabaida: "Koito baginalarekin eta metodo antisorgailurik erabili gabe hamabi hilabeteren buruan haurdun ezin geratzea". Definizio horretan ez dira sartzen lesbianak eta bikotekiderik ez duten emakumeak, eta beraz, aukera sexualagatik edo familia eredu jakin bat ez jarraitzeagatik alboratuko lituzkete emakumeak. Matok "soilik" ernalkuntza lagundu publikoa eskuratzeko "zenbait eskakizun" aldatu direla esan du (gizonek 55 urte baino gutxiago izatea eta emakumeek 40).

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Jon Darponek esana zuen bileraren aurretik hala eskatzen duten emakume guztiak artatzen jarraituko duela, inolako bereizketarik egin gabe: "Pertsonen berdintasuna babesten duen osasun sistema publiko, unibertsal eta kalitatezkoan sinesten dugu, eta ez gaude atzerapausoak emateko prest". Nafarroako Gobernuak ez du adierazpenik egin, oraingoz, gaiaren inguruan. Darponen arabera, Osakidetzan ernalkuntza lagundua izateko irizpideak "etikoak" izango dira, eta "ez aukera sexual baten araberakoak" edo "familiaren kontzeptu murriztu" baten araberakoak.

Espainiako Osasun Sistemaren lurralde arteko batzordea, Ana Mato ministroa barne gaur bildu dira Madrilen osasunean izango diren murrizketak eztabaidatzeko. Iragan astean helarazi zien Matok testua autonomia erkidegoei,

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.