EAJko eta Alde taldeko europarlamentari Izaskun Bilbaok egin dio eskaria Europako Parlamentuari. Nafarroako Hezkuntza kontseilari Maria Solanari babesa agertzeko eskatzeaz gain, "muturreko erredikalak" Skolae programako teknikariei jazartzen ari zaizkiela ere salatu du Bilbaok, eta gogora ekarri du, besteak beste, Nafarroako Hezkuntza departamenduan sartu zirela. Babesa eta elkartasuna eskatzeaz gain, erasoak "gaitzestea" ere galdegin du.
"Beraien delitua izan da eskolan berdintasun balioak oinarri dituen hezkuntza programa aitzindari bat bultzatzea, Europa osoko teknikariek txalotu dutena", esan du Bilbaok: "Ondorioa da mehatxuetatik babeste bizkartzaina behar duela [Solanak]".
Gobernuko iturriek BERRIAri azaldu ziotenez, joan den ekainean izan zituzten lehen gorabeherak: departamentuko kabinetean sartu ziren hiru aldiz, eta «mezu faxistak» utzi zituzten bulegoan. Foruzaingoak babespean jarri du Solana mehatxuen ondorioz.