Soldata atzeratuak pagatzeko, 1,4 milioi jarriko ditu aldundiak
DONOSTIA. Gipuzkoako Diputazioak atzeratutako soldatak ordainduko dizkie adingabeen egoitzetan zein gizarteratze lanetan ari diren 400 langileri. Milioi bat euro erabiliko ditu horretarako. Langileek, batez beste, 2.250 euro jasoko dituzte, Larraitz Ugarte bozeramailearen arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu