Ikastoletako soldata murrizketak «gainditutzat» jo ditu LAB sindikatuak, Partaiderekin sinatutako akordioaren ondoren. Iaz langileen soldatak jaitsi zituzten ikastolek, erakundeetatik diru gutxiago jaso baitzuten; ordea, LABen arabera, hitzarmenean ageri da ikastolek bueltatu egingo dietela diru hori langileei eta 2011ko galera gainditzeko «borondatea» azaldu duela patronalak. Gehiengoa dauka LABek.
Soldatak itzultzea akordio bidez lortzeari garrantzia eman dio sindikatuak. Eusko Jaurlaritzaren norabidearen aurkakoa ere badela uste du: «Hezkuntza publikoa kaltetzeko hartu dituen erabaki politikoak auzitan jartzen ditu, eta zerbitzua hobetzeko eta langileen baldintza duinak lortzeko erronkari eusten zaio». Datorren urtean hasiko dira lan ituna negoziatzen. «Negoziazio kolektiboa aldatzeko mehatxuaren aurrean sektorekoa blindatu dugu». ELAk ez du akordioa sinatu.
Haurreskolak partzuergoan ere ez du babestu ituna sindikatu horrek. LABek eta EILASek, sinatzaileek, defendatu egin dute; haien arabera, soldata murrizketarik ez izateko modua emango du akordioak, eta langileak kontratatzea errazago egingo du.
Soldata jaitsiera itzuliko diete ikastolek langileei, LABekin akordioa eginda
Haurreskolak sareko ituna defendatu dute LABek eta EILASek, soldatak ez murriztea ahalbidetuko duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu