Soldatak eta dietak arautzeari ezezkoa eman diote Nafarroan

2012ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
Nafarroako Parlamentuak atzera bota du kargudun publikoek jasotzen dituzten soldatak eta dietak arautzeko Nafarroa Baik aurkeztutako lege proposamena. UPN eta PSNren aurkako botoekin eta PPNren abstentzioarekin bota du atzera proposamena osoko bilkurak. UPN eta PSNk argudiatu dute gai horiegun gobernuak arautzen duela. NaBaik, Bilduk eta I-Ek lege ekimena aintzat hartzearen aldeko botoa eman dute. Erakunde edo entitate batean baino gehiagotan lan egiten duten kargudun publikoek soldata bat baino gehiago jaso ez dezaten arautu nahi zuen NaBaik proposamenarekin. «Etika politikoagatik» proposatu du neurria koalizioak, Txentxo Jimenezen arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.