Itoizko urtegia
Solidarioen kontrako epaiketa atzeratu egin da, foruzainek babestuta deklaratzea eskatu dutelako
Joan den ekainean Itoitz herria defendatzen jardun zuten solidarioetatik seiren kontrako epaiketa egitekoa da gaur Agoizko epaitegian, hain justu, herria suntsitzera joan ziren hondeamakinei ezarri zieten erresistentziagatik. Dena den, oraingoz atzeratu egin da epaiketa. Izan ere, hamabi foruzainek deklaratu behar zuten lekuko gisa, eta "babestuta" deklaratzea eskatu dute. Epaileak eta fiskalak, ordea, ez dute aintzat hartu eskakizun hori, eta, ondorioz, helegitea aurkeztu dute foruzainek. Ez dago argi epaiketa noiz hasiko den.
Gaur sei solidario ziren Agoizko epailearen aurretik pasatzekoak. Dena den, guztira 30 dira Itoizko herriaren suntsiketaren aurka jarri zuten erresistentziagatik auzipetuta daudenak. Beraz, 24 epaiketaren zain daude. Haietako hemeretziri delitua egotzi diete, eta, gainontzekoei, berriz, falta besterik ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu