Solidaritat alderdiak independentzia erreferendum eta negoziaketarik gabe aldarrikatzeko proposatuko du

2012ko irailaren 13a
16:57
Entzun

Alfons Lopez Tena eta Uriel Bertran Solidaritat Catalana (SI) alderdiko diputatuek eta Josep Manel Ximenis Arenys de Munteko alkateak (CUP), Kataluniako Parlamentuan eta udaletan independentzia errederendum eta negoziaketarik gabe aldarrikatzeko mozio bat aurkeztuko dutela adierazi dute. 

Bertranen esanetan, herritarrek independentzia prozesua abiatzeko egutegi bat zehaztea galdegin zuten Diadako manifestazioan, eta proposamenak eskaera horri erantzun nahi dio. Prozesuak 2014rako amaituta behar lukeela nabarmendu dute. 

Testuan mozioa onartuko luketen udalek jarraitu beharreko pausoak zehazten dira, baita Kataluniako Parlamentuak jarraitu beharrekoak ere. Hilaren 27an aurkeztuko dute. 

Adierazpenean Parlamentuari "burujabetza nazionala" hartzeko eskatzen zaio, indar politiko independentistek osatutako batasun nazionaleko gobernu baten bidez. Gobernu horrek jasoko lituzke zergak, eta nazioartearekin harremanak hasiko lituzke. Kontsulta prozesu horren ostean etorriko litzakete, Lopez de Tenak azaldu duenez, "Espainiak inoiz ez lukeelako onartuko herri galdeketa loteslerik". 

Kataluniako Sant Pere de Torello eta Calldetenes herriek onartutako testuaren ildotik doa udalentzako proposamena eta "lurralde katalan askeak" bihurtzera deia luzatzen zaie, baita Espainiako Estatuko sinboloak kentzera eta nazioartearekin elkarrizketarako bide izatera ere. Bertranen esanetan, mozioa onartzen duten lurraldeak nazioartearen aurrean udalen ordezkari izango dira, nazioarteko erakundeetan Kataluniaren integrazio prozesua abiatzeko helburuarekin. 

Arenys de Munteko alkateak adierazi du bere udala izanen dela mozioa onartzen lehena, gaur bertan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.