Solorzanoren testigantza kendu dute Facebooketik, eta iruzkin gehiago oztopatzen ari direla salatu dute erabiltzaileek

2012ko apirilaren 10a
18:53
Entzun

Facebooken Cabacasen heriotza salatzen duen orrialdea sortu dute, eta Xabi Solorzanok hor zuen jarria ostegunean gertatu zenaren testigantza. Atzo gauean irakur zitekeen, baina gaur goizean kendu egin dute. "Iruzkin hau mugitua izan da, edo ezin da kargatu", dio ingelesez paratu duten oharrak. Orrialdearen sortzaileek "justizia" eta Aresen dimisioa eskatzen dute gunean. Gainera, orrialdeko kideek salatu dutenez, beste iruzkin batzuk jartzea oztopatzen ari zaizkie, "Saiatu berriro" oharrarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.