Politika

Sondikan harrera egin diote Endika Iztueta zenari

Lehengo astean hil zen erbesteratua, Cabo Verden.

2008ko urtarrilaren 31
17:10
Entzun
Gaur 10:30ak aldera iritsi da Endika Iztueta (Santurtzi, Bizkaia) erbesteratuaren gorpua Euskal Herrira Cabo Verdetik, Sondikako aireportura, eta dozenaka lagun zituen zain: senideak, preso ohiak, ezker abertzaleko kideak... Guardia zibil asko ibili da Sondika inguruan.

Lehengo astean zendu zen Iztueta, ondoezik sentitu eta gero. 22 zeramatzan han, eta heriotza ustekabekoa izan zen, osasun arazorik ez zuelako. Gaur Sondikatik Barakaldoko (Bizkaia) tanatoriora eraman dute gorpua, eta hemen erraustuko dute bihar, 18:00etan.

Egun Iztuetak bikotekidea zuen Cabo Verden, baita Oihana izeneko alaba bat ere. Euskal Herrian bazuen beste seme bat: Aitor. Iztuetak erizain moduan egiten zuen lan.

Cabo Verden beste bi erbesteratu hil izan dira: Juanra Aranburu 1989an eta Angel Lete 2002an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.