Sonia Polo Bilboko Aste Nagusiko txupinerari elkartasuna eta babesa adierazteko Bilboko Konpartsek prentsaurrekoa eta kontzentrazioa egin dute 12:00etan Arriaga aurrean. Ehunka lagun elkartu dira, tartea, Bilboko konpartse eta aurreko urteko pregoilari eta txupinerak.
"Alderdi eta komunikabide batzuen aldetik neurrigabeko eraso mediatikoa" salatu dute eta PSE-EE eta PPri "polemikak alde batera uzteko" eskatu diote.
Bilboko Udalean Poloren argazkia eta 9mmko kalibreko parabellum bala bat zeraman gutun bat jaso zutela salatu nahi dute konpartsek gaurko elkarteratzean.
PP eta PSE-EE ez dira txupinazoan egongo
Polemika nagusi izan da Bilboko Konpartsek Polo txupinera gisa izendatu zutenetik. Haren neba preso izateagatik Polok ezin duela txupinera izan esan zuten PPk eta PSE-EEk eta izendapena aldatzen saiatu ziren. Bihar arratsaldean, hala ere, Polo izango denez txupinazoa jaurtiko duena, PPko eta PSE-EEko zinegotziek iragarri dute ez direla izango ekitaldi horretan. Erakundeetan "erradikalen" presentzia "babestu" nahi ez dutelako eta Polok ez dituelako "bilbotarrak ordezkatzen" argudiatu dute.
Politika
Sonia Polo Aste Nagusiko txupinerari elkartasuna adierazteko bilkura egin dute Bilboko konpartsek
PSE-EE eta PPri "polemikak alde batera uzteko" eskatu diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu