Sopelana izan da Sopelaren izen ofiziala orain arte. Atzo izena aldatzea erabaki zuen udalak, izen ofiziala Sopela izateko. Bilduren eta EAJren eta PSE-EEren eta PPren abstentzioarekin atera zen aurrera proposamena.
Orain Euskaltzaindiari txosten bat eskatu behar dio udalak, eta txostena jasotzean Bizkaiko Buletin Ofizialean horren berri eman beharko du, berri agentziek adierazi dutenez. Hori egin ostean, batzarrean berretsi beharko dute izen ofizialaren aldaketa; eta azkenik, Bizkaiko Foru Aldundia eta Batzar Nagusiek onartu beharko dute izena.