Sopelako hondartzak (Bizkaia) babeste aldera Udalak ordenantza berri bat onartu du eta "zaintzen" ez duten erabiltzaileak zigortuko ditu, urritik aurrera. Horren arabera, zaborra hondarretara bota, gaua hondartzan igaro edo bandera gorria dagoenean bainua hartzen duenak, esaterako, zigorra jasoko du. Barinatxe, Arrietara-Atxabiribil eta Meñakotz hondartzetan ezarriko dute indarrean araua.
Surf, bodyboard, windsurf edo piraguismoa mugatutako eremuetan soilik egin ahal izango da, eta arau hori betzea falta larritzat joko dute. Isuna 121 eta 300 euro artekoa izango da. Urte osoan zehar motordun parapenteak erabiltzea debekatuta egongo da, eta kasu horretan ere, arau hauste larritzat hartuko da.
Bandera gorria dagoenean bainua hartzea falta arina izango da, eta bainuzaleak 120 euroko isuna ordaindu beharko du. Hondartzako dutxetan xaboia erabiltzea edota animaliak hondartzan sartzea ere zigortuko du Udalak.
Sopela ez da hondartzak babesteko erabiltzaileak zigortuko dituen herri bakarra. Bakion eta Ibarrangelun (Bizkaia) 2007tik indarrean dute arau hori.
gizartea
Sopelako hondartza "zaintzen" ez dutenak zigortuko ditu Udalak
Zaborra hondarretara bota, gaua hondartzan igaro edo bandera gorria dagoenean bainua hartzen duenak isuna ordaindu beharko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu