Hezkuntza

Sopuertan eskola publikoa eskatzen ari diren familien umeak, Zallara astelehenean

Jaurlaritzak negoziazioa hasteko hitza eman diela eta, sendiek ontzat jo dute haurrak ondoko herriko eskolara eramatea; bertan behera utzi dute gose greba.

Sopuertan hezkuntza publikoko lerroa zabaltzearen aldeko protesta, pasa den urriaren 4an. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS
Berria
2014ko urriaren 11
07:34
Entzun

Herrian Lehen Hezkuntzan jarduteko eskola publikoa behar dutela aldarrikatuz borrokan ari diren Sopuertako familien auzia konponbiderako bidean sartu dela dirudi. Ostiral arratsaldean negoziazioak hasteko hitza eman zien Jaurlaritzak, eta, ondorioz, familiek onartu zuten La Baluga eskola publikoa utzi —Jaurlaritzaren irizpideetatik at aritu dira han, irakasle boluntarioekin, berez ez baitute han Lehen Hezkuntzarik ematen—, eta astelehenean Zallako eskola publikora eramatea. Zazpi ume dira, eta Jaurlaritzak elkarrizketak hasteko abiapuntu oinarrizkotzat jo du ume horien eskolaratze arautua bermatzea. 

Bi gurasok eta herriko alkateak gose greba egin dute gatazkaren konponbidea eskatzeko, baina bertan behera utzi dute protesta, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin akordio bat egiteko esperantzan. 

Esan dute, orain arteko borroka bertan behera utzi badute ere, adi jarraituko dutela. "Izan ere, orain dela bi urte antzeko prozesu bat izan genuen, eta ez genuen eskola publikoa jartzea lortu", salatu du Karlos Alonsok, familien ordezkarietako batek. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.