ATxiloketa
Soraluzeko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Elgoibarren, PPren egoitza bati eraso egitea egotzita
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, 27 urteko mutil gazte bat, Soraluzekoa (Gipuzkoa), atxilotu du gaur goizean Ertzaintzak Elgoibarren (Gipuzkoa). Atxilotua nor den ez dute oraindik zabaldu. Iturri horien arabera, 2003ko maiatzean Ermuko (Bizkaia) PPren egoitzan jarri zuten etxean egindako lehergailuarekin zerikusia du gazte horrek, eta horregatik atxilotu dute.
Elgoibarko baserri okupatu batean atxilotu dute gaztea, han bizi baitzen. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu du Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku utziko dutela gaztea, epaitegi horrek agindutako prozedura guztiak bete eta gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu