Ingurumena

Soriak dio erkidego autonomoek 'fracking'-a baimendu beharko dutela

Espainiako Industria ministroak esan du erkidego autonomoek ezingo dituztela euren kasa debekatu gasa erauzteko haustura hidraulikoa martxan jartzeko jasotzen dituzten eskariak.

Berria
2014ko irailaren 1a
16:11
Entzun

Espainiako Industria, Energia eta Turismo ministro Jose Manuel Soriak adierazi du Nafarroak eta Espainiako hainbat erkidego autonomok hasitako debekuen bideak ez duela aurrera egiteko aukerarik. Izan ere, ministroak ohartarazi du baimendu egin beharko dituztela gasa erauzteko haustura hidraulikoa —fracking deitzen zaio— martxan jartzeko dituzten eskariak, Espainiako legedia aintzat hartuta. Izan ere, baimenak ematea erkidegoei dagokiela aitortu du Soriak, baina gogorarazi du indarrean den legea Espainiarena dela.

Soriak Santanderren egin ditu adierazpen horiek (Kantabria), Menendez Pelayo unibertsitatearen udako ikastaroen barnean. Soriak fracking-a babestu du, Espainiaren menpekotasun energetikoa gutxitze aldera. Edonola ere, ingurumena errespetatzeko baldintzak bermatu behar direla azaldu du. Kantabriako Gobernuak fracking-aren aurkako jarrera argia azaldu du, eta ministroak horregatik egin ditu adierazpenak erkidego autonomo horretan.

Euskal Herrian ere zeresan handia ematen ari da haustura hidraulikoa. Nafarroako Parlamentuak fracking-a debekatzeko legea onartu arren, Madrilek helegitea jarri zion, eta Auzitegi Konstituzionalak ebatzi beharko du. Kantabriaren kasuan, auzitegiak arrazoia emango zion Espainiako Gobernuari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.