Sorterrira itzultzeko eskatu diete Kargboren senideei
DONOSTIA. Espainiako Gobernuak ez die utziko Euskal Herrira etortzen Moses Kargboren senideei, baldin eta ez badute idatziz hitzematen Sierra Leonara itzuliko direla Kargbo ehortzi ostean. Donostian hilobiratuko dute, eta Arrats elkartea arduratuko da senideak ekartzeaz, eta hari eskatu diote bueltan eramateko konpromisoa. Ekainean zendu zen Kargbo, Andoainen, ustez etxekide batek hilda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu