Ezker abertzalea

Sortu "birfundatzeko" batzar nazionala, uztailaren 2an

Abian prozesua amaituta, eta "jokaleku berrian euskal herritarren nahi eta beharrekin berriro ere konektatzeko" helburuarekin, "aritzeko eskema berriak" landu nahi dituzte.

Abian prozesuaren amaierako ekitaldia, Durangon (Bizkaia), joan den maiatzaren 7an. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
Berria
2016ko maiatzaren 24a
09:44
Entzun

Sortu alderdia "birfundatzeko" prozesua hasi dute ezker abertzalean. "Aritzeko eskema berriak asmatzea dagokigu, orain arteko ibilbide eta jakintza kolektiboa oinarri, ideia berriak txertatu eta sortuz", esan dute batzarrean izena emateko zabaldutako oharrean: "Bide horretan, lehen urratsa dugu Sortu berri bat eraikitzea". Hainbat batzar egingo dituzte horretarako; nagusia, nazio mailakoa, uztailaren 2an. Alderdiaren kongresua, berriz, aurrerago egingo dute.

Orain arte Abian eztabaida prozesuan aritu dira, eta maiatzaren 7an egin zuten, Durangon (Bizkaia), prozesu hartako azken batzarra. "Estrategia independentista eraldatzailea" jarri zuten ardatz gisa estrategia berritu horretan, eta egituren antolaketan ere "iraultza" egiteko beharra nabarmendu zuten (behin betiko txostena).

Sortuk 2013ko otsailaren 23an egin zuen eratze batzarra. Aurreko urtean lortu zuen Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren legeztapena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.