Sortuk salatu egin ditu atzoko eta herenegungo atxiloketak, eta elkartasuna adierazi die atxilotuei. Errepresioak zein bide polizialak Euskal Herriko politikagintzatik desagertu egin behar dutela esan du Pernando Barrena eledunak. "Ez du zentzurik borondate politikoa izanez gero konpon daitekeen auzi bat irizpide polizialen arabera tratatzea".
ETAk armak zilgilatzeko borondatea erakutsi duela gaineratu du. Hala Espainiak nola Frantziak ETAren deiari entzungor egiten diotela salatu du Barrenak.