polizia operazioa

Sortu: "Herri honek Guardia Zibilari xake-mate egiteko unea da"

ETAri babesa ematea egotzita Guardia Zibilak hamasei lagun atzeman ostean, operazioaren inguruko balorazioa egin du Hasier Arraizek, alderdiaren izenean. [berriatb]http://www.berria.eus/berriatb/2292/[/berriatb]

enekoitz esnaola
2015eko urtarrilaren 12a
07:29
Entzun

Operazioa "Espainiaren espetxe politika kriminalaren parte da" dela adierazi du Sorturen Kontseilu Nazionaleko presidente Arraizek, eta gaineratu du estatuak "mendekuz ordainarazten" diola ezker abertzaleari bere "konpromiso politikoa". Salatu du Euskal Herrian "oraindik" ez dagoela berdintasunik politika egiteko, ezker abertzalea dela kaltetua. Sortuk estatu "terroristatzat" jo du Espainia, eta uste du haren helburua presoen kolektiboaren sostengu oro desagerraraztea dela.

"Askatasun jokaleku posible bakarra" Espainiako Estatutik kanpo dagoela argudiatu du. "Haren mendeku politika eta gerra estrategiaren aurka egiteko indarrak biltzeko garaia da, gure bidean –bake eta demokraziarako Euskal Bidean–  indarrak biltzeko deia egiten diogu Euskal Herriari".

Kontseilu Nazionaleko hainbat kidek Donostian egin dute agerraldia, eguerdian.

Erreakzio gehiago

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.