POLITIKA

Sortu legez kanporatzeko "kontagailua ez dago hutsean", Fernandez Diazek ohartarazi duenez

Espainiako Barne ministroak nabarmendu du Alderdien Legea "erabakigarria" izan zela ETAri aurre egiteko. Halaber, espetxe politikaren aldaketa ETA desegitearekin lotu du.

Fernandez Diaz, irailean, Leitzan. I. URIZ, ARP
2013ko abenduaren 12a
15:41
Entzun

"Kontagailua jada ez dago hutsean". Hala ohartarazi du gaur goizean Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak, Sorturen balizko legez kanporatzeari buruz ari zela. Fernandez Diazek azaldu duenez, "legea ez da zigorgabetasuna", eta Sorturi gogorarazi dio Auzitegi Konstituzionalak, alderdia legeztatzeko, muga batzuk ezarri zizkiola.

2002an onartu zuen Espainiako Kongresuak Alderdien Legea, eta arau horren garrantzia nabarmendu du Fernandez Diazek. ETAri aurre egiteko "erabakigarria" izan dela uste du, eta oroitarazi du Alderdien Legeak "indarrean" jarraitzen duela: "Legalitateak ez du egun bat edo aste bat irauten, eta gero ahaztu". Sorturi eskatu dio "barnera" ditzala Auzitegi Konstituzionalak ezarritako mugak.

ETAk armak ematearen inguruan, Fernandez Diazek ohartarazi du Espainiako Gobernuak ez duela "antzezpenik" onartuko.

Espetxe politika

Presoen sakabanaketa politikaz ere jardun du ministroak. "Espetxe politika ez da egoera berrira egokitu", esan du, eta azaldu du Madrilek ez duela jarrera hori aldatuko ETA desegin arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.