Atzo urtebete aurkeztu zituzten Sortu alderdiaren estatutuak Rufi Etxeberriak eta Iñigo Iruinek, eta oraindik argitu gabe dago alderdia legezkoa den edo ez. Iker Urbina Amaiurreko diputatuak Madrilen adierazi zuen «ezinbestekoa eta presazkoa» dela ezker abertzalearen alderdia legeztatzea. Auzitegi Konstituzionalaren esku dago Sorturen etorkizuna. Auzitegi horretan gaia hilabeteetan egotea «erabaki politikoa» da, Urbinaren irudiko. Hala, legez kanporatzeak gainditzeak ere erabaki politikoa behar duela izan gaineratu du.
Rufi Etxeberria ezker abertzaleko kidearen iritzian, «ulertezina da legea erabat betetzen duen alderdia» legeztatu gabe egotea. «Espainiaren errealitate antidemokratikoa erakusten du». Euskal gizartearentzat ezker abertzalea legezkoa dela uste du Etxeberriak, eta Konstituzionalari hori berrestea dagokiola.
Alternatibaren irudiko, «euskal herritarrek beren kabuz legeztatu dute Espainiako gobernuek bahitu nahi izan duten botoa». Hala, alderdia legeztatzeko eskatu dio PPko gobernuari.
Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramaileak, berriz, erabakia lehenbailehen emateko eskatu dio Espainiako Auzitegi Konstituzionalari. «Justizia motela, azkenean, ez da justizia».
Sortu legeztatzea galdegin dute, haren estatutuak aurkeztu eta urtebetera
Idoia Mendiak dio Konstituzionalak «lehenbailehen» hartu beharko lukeela erabakia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu