indarkeria matxista

Sortuk bere militante bat kanporatzeko prozedura hasi du, sexu gehiegikeria egotzita

Alderdiak esan du militante izatea baliatzen zuela emakume gazte biluzien argazkiak lortzeko.

2017ko uztailaren 12a
12:05
Entzun

Sortuk prentsa ohar baten bidez jakinarazi du Donostiako bere "militante ezagun bat" ezker abertzaletik kanporatzeko prozedura abiatu duela, emakumeen kontrako gehiegikeria egitea egotzita. "Orain arte jasotako lekukotza eta datuen arabera, pertsona horrek, bere militante kondizioa aprobetxatuta —eremu eta afera batzuetan erreferentziala zen—, engainua eta manipulazioa erabili ditu emakume gazte biluzien argazkiak lortzeko".

Sortuk "babes osoa" agertu die militante horren biktimei, eta horien esku jarri ditu bere "baliabide guztiak". Kasua gaitzetsi egin du alderdiak. "Sortuk aho betez salatzen ditu gertaera hauek, eta jakinarazten du eraso sexisten aurrean zero tolerantzia izaten jarraituko duela, edozein direla ere erasoen egilea eta erasoaren tamaina". 

Joan den maiatzean zioen iaz beste militante bat kanporatu zutela ezker abertzaletik, duela bi urte alabari sexu gehiegikeriak egin zizkiola leporatuta. Militantearen orduko bikotekideak parte eman zuen, eta orain dela bi hilabete auzipetu ere egin zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.