Sortuk berehala hasiko du prozesu eratzailea, legeztapena jaso ostean

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak aurreratu ezean, azaroan amaituko du, Maider Etxebarria idazkari nagusiak esan duenez. Prozesu eratzailean oinarri ideologikoak, ildo politikoa, antolaketa eredua eta komunikazio politika eztabaidatuko ditu. Bozen ondoren segituko dute prozesuarekin, bukaera emateko, 'Sortzaile' figura sortuko du militanteentzako. "Ezkerrekoen eta abertzaleen etxea" izango da Sortu.

2012ko ekainaren 21a
00:00
Entzun

Maider Etxebarria Sortu ezker abertzaleko alderdiko idazkari nagusiak jakinarazi du "berehala" ekingo diotela prozesu eratzaileari eta, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak aurreratu ezean, azaroan amaituko dutela —EAEko aurreko bozak 2009ko martxoaren 1ean izan ziren—. Bozen ondoren segituko lukete prozesuarekin, bukaera emateko. 

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Sortu legeztatu egin zuen atzo, Gorenaren debekua atzera botata, eta dio erregistratzeko aukera onartu behar zaiola.

Sortuk prozesu eratzailean oinarri ideologikoak, ildo politikoa, antolaketa eredua eta komunikazio politika eztabaidatuko ditu, Etxebarriak gaur Bilbon emandako prentsaurrekoan esan duenez. "Ezkerrekoen eta abertzaleen etxea" izango da alderdia. Sortzaile figura sortuko du militanteentzako, alderdiko bazkide edo afiliatu izateko.

Etxebarriak Konstituzionalaren erabakia oso ona izan dela azpimarratu du, eta legez kanporatzeen hamarkadari bukaera emateko balio dezakeela uste du.

Alderdiaren sustatzaileak

Maider Etxebarria Geologian doktorea Sortuk I. Biltzarra egin artean behintzat egongo da idazkari nagusi karguan. Hark deituko du kongresu eratzailea bere garaian. Alderdiak iazko otsailaren 9an aurkeztu zuen dokumentazioa Espainiako Gobernuko Barne Ministerioan: estatutuak, alderdiaren eratze akta eta notaritzako idatzia. Baina joan den urteko martxoan Gorenak erregistratzeko debekua eman zuen.

Urtarrilaren 31n eratu zuten Sortu, Donostian, eta Etxebarriarekin batera, Karmele Agirregabiria, Xabier Artola eta Raquel Jausoro dira batzorde iraunkorreko beste kideak. Alderdiak Bilbon du egoitza ofiziala.

Alderdiaren sustatzaileak

- Maria Jesus Velez: gizarte langilea.
- Xabier Artola: EHUko irakaslea.
- Rakel Jausoro: langilea.
- Jose Mari Compains: abokatua.
- Karmele Agirregabiria: euskaltegiko zuzendaria.
- Iñaki Zabaleta: EHUko katedraduna.
- Maider Etxebarria: Geologian doktorea.
- Edu Brugos: sindikalista.
- Esther Hernandorena: irakaslea
- Sonia Respaldiza: administraria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.