Politika

Sortuk birfundazio prozesuari ekin dio Nafarroan

Miren Zabaletak ezker abertzale “eraldatzaile, aktibo eta sendoa” aldarrikatu du, eta eztabaidan parte hartzera deitu du militantzia

jarraia127317.jpg
joxerra senar
2016ko urriaren 1a
11:33
Entzun

Berriozarko musika eskolan egindako ekitaldian lehen urratsak egin ditu Sorturen birfundazio prozesuak. Hemezortzi lagunek osatu dute eztabaida gidatuko duen taldea: hala nola, Txelui Moreno, Arantza Santesteban, Garazi Labiano, Floren Aoiz, Joseba Otondo, Maite Sabalza, Joseba Compains, Elena Urabaien, Egoi Irisarri, Maialen Etxebarria, Xotero Etxandi, Aitziber Larrea, Saul Arangibel, Mauricio Olite, Haritz Romeo, Alberto Matxain eta Lur Albisu.

Prozesuaren lemazain, berriz, Miren Zabaleta izango da, birfundaziorako zuzendaritza taldeko kidea. Zabaletak ekitaldi amaieran aldarrikatu du erregimenaren errealitatearen aurrean “aukera bakarra” dela prozesu subiranista bat abiatzea.

Alde horretatik, haren esanetan, argia da ezker abertzalearen konpromisoa: “Aldaketa sozial eta politikoan urratsak egitea errepublika sozial bat lortu arte”. Hala, indarrean diren hiru giltzarri nagusi aipatu ditu. Batetik, aldaketa soziala gertatu behar dela, eta indar eraldatzaileekin mobilizazioa eta elkarlana egin behar dutela. Bigarrenik, EH Bildurekiko “konpromiso argia” azaldu du, “etorkizuneko erreminta delako”. Azkenik, funtsezkotzat jo du “indar eraldatzaile, aktibo eta sendo bat” egituratzea, eta hori ezker abertzalea dela deritzo.

Analisia eta autokritika

Zabaletak azpimarratu du ezker abertzaleak ez duela beti asmatu. “Akatsak egin ditugu, baina umiltasunez eta harro ere esaten dugu gure ahalegin guztia jarri dugula honaino iristeko, bakearen zatitxo bat ekarri dugula eta gure errealitatea eraldatzeko aukerari hauspoa eta indarra eman diogula”.

Hala, aurrera begira abian den eztabaida garrantzitsua izango delako, ezker abertzalearen militantziari parte hartzeko gonbita egin dio. “Ariketa kolektibo basatia da, eta izena ematen duen orok parte hartu ahalko du. Sinisten dugulako gure ahalmen militante, eraldatzaile, zintzo eta errebeldean”. Zabaletaren esanetan, jendea egon badago: “Soilik falta zaigu hau martxan jartzea”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.