EUSKAL PRESOAK

Sortuk uste du Auzitegi Nazionaleko fiskala "mendeku egarriak itsututa" dagoela

Josu Uribetxebarriaren bizi-itxaropena "berriro kalkulatzeko" eskatu zuen atzo Pedro Rubira fiskalak. "Ematen du fiskaltza benetan atsekabetzen duena Josu Uribetxebarria oraindik hil ez izana dela", esan du Pernando Barrenak. Audioa: Barrenaren adierazpenak.

2013ko uztailaren 10a
18:49
Entzun

Sortuko bozeramaile Pernando Barrenaren iritziz, fiskaltzaren jarrera "ez da justizia aplikatzea nahi duen norbaitena". Halaber, oroitarazi du beste preso batzuekin Espainiako auzitegiek izandako jarrera: "Rodriguez Galindo jenerala espetxetik atera zen 2004an, zigorraren zati oso txikia beteta, eta egun libre bizi da; instantzia ofizialik ez da ausartzen egoera hori auzitan jartzera".

Presoaren arabera ezberdin jokatzea egotzi dio Barrenak fiskalari: "Estatuaren uniformeek burututako bortxakeria ez-legalak erabateko babesa eman die zigortuak izan zirenei, baita gainontzeko preso guztiei sistematikoki ukatu egiten zaizkien espetxe onurak lortzeko orduan ere".

Iazko irailetik baldintzapean aske dago Uribetxebarria, giltzurruneko minbiziagatik. Iragan astean bertan galdetu zion Espainiako Barne Ministerioak Donostia ospitaleari Uribetxebarriaren osasun egoeraren inguruan, eta erietxeak berretsi zuen hark duen minbizia "atzera bueltarik gabekoa" dela eta ezin dela espetxean tratatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.