euskal eskola publiko berriaren aldeko jaia

Sortzen-ek egun osoko besta eginen du Sarrigurenen, maiatzaren 17an

Izpi berriez, eskola berria lelopean eginen dute, hogeigarrenez, euskal eskola publiko berriaren aldeko jaia, Nafarroan. [YouTube]https://youtu.be/gWwAYqvtKr0[/YouTube]

Berria
2015eko apirilaren 28a
15:32
Entzun

Egitarauak eta egoitzak aldatu dira azken hogei urteotan, baina haien aldarriari eutsi diote Sortzen elkarteko kideek: euskal eskola publiko berriaren alde ari dira, eta helburu hori lortzeko eginen dute maiatzaren 17ko Sarrigurengo besta ere. Sarrigurenen, hain zuzen, azken hiru urteak eman dituzte hango gurasoek seme-alabentzat egoitza berria eskatzen. Eskolak 675 ikaslerentzako tokia du, eta 1.200 dira jada. "Eskolak ez ditu beharrezko baldintzak betetzen", salatu dute Sarrigurengo gurasoek, gaur, bestaren aurkezpenean.

Hamaika ekitaldiren bidez eskatu dute eskola berria Sarrigurenen ikasturtea hasi zenetik. Maiatzaren 17ko bestak ere helburu hori izanen du. Aldarria zabalagoa izanen da, hala ere, Sortzen-en xedea baita "Euskal Herri osoko eremu publikoan euskal hezkuntza indartzea eta hedatzea".

Ikasturtean gogor lan egin dute Sarrigurengo eskolako irakasleek eta gurasoek. 10:00etan hasita, egun osorako egitaraua prestatu dute. Adin guztietako pertsonentzat aproposa izanen dela erran dute, baina xehetasunak aurrerago emanen dituztela erantsi dute bestaren antolatzaileek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.