SOS Haur Lapurtuak elkarteak batzorde berezi bat eskatu die Gipuzkoako Batzar Nagusiei
SOS Haur Lapurtuak elkarteak eskaera bat egin die Gipuzkoako Batzar Nagusiei: batzorde berezi bat osatu dezaten Gipuzkoan izan diren haur lapurtuen kasuak ikertzeko. Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente Lohitzune Txarolak elkarteko Argiñe Lopez eta Flor Diazekin agerraldia egin zuen atzo,eta azaldu zuen batzorde horren beharra dagoela orain arte sarbiderik izan ez duten agiriak eskuratu ahal izateko. «Zenbait klinikatako historialak desagertu egin dira Donostiako erregistro zibiletik, eta horiek aurkitu ahal izateko halako batzorde baten beharra dugu», nabarmendu zuen Diazek. Lapurtutako haurren kasuak trama gisa aztertzeko eskatu zuen Lopezek. Txarolak «erabateko babesa» erakutsi zien elkarteko ordezkariei; horrez gain, gainerako taldeekin harremanetan jarriko dela eta haiekin lotura egonkorrak mantenduko dituela adierazi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu