Hedabideak

Sostengu zabalaren bila ariko da Euskalerria Irratia elkartea

'Zuen baimenarekin' kanpaina abian jarri du Euskalerria Irratia elkarteak. Otsailaren 28an Nafarroako Gobernuaren jauregian eginen dute elkarretaratzea

2013ko otsailaren 11
16:46
Entzun

Nafarroako euskal hiztunen komunitatearen babesa eta sostengua eskatu du Euskalerria irratia elkarteak. Nafarroako Gobernuak lizentzia ukatu arren, entzuleen baimenarekin jarraituko dute emititzen. Irratiaren sostengua indartzera deitu ditu herritarrak eta erakundeak Kike Diez de Ulzurrun elkarteko kideak.

Hilaren 28an Nafarroako Gobernuaren jauregiaren aurrean elkarretaratzea eginen dute. Gainera, change.org atarian 22.000 sinaduratik gora bildu dituzte. Testuan, Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio, Europako Kontseiluaren eskaera betez, Euskalerria irratiari dagokion lizentzia eman diezaiola.
Irratiaren proiektua aurrea jarraitzeko bazkide gehiago behar dituztela azaldu dute, eta norbanakoen babesaz gain, erakundeei deia zalbadu diete. Horretarako Erakunde Baimen Emaileen figura sortu dute eta erakunde bakoitzak urtean 100 euro ordainduko ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.