"Espaniako Auzitegi Gorenari idatzi bat helaraziko diogu gaur. ETAk eta Batasunak beren botoaren bidez parte hartzen duten ekintza guztiak baliogabe ditzan eskatzen diogu, hau da, SA taldeak egingo dituen ekintza guztiak", azaldu du Michavilak Onda Cero irrati katean egin dioten elkarrizketan.
Eusko Legebiltzarreko Mahaiak, "ezintasun legala" argudiatuz, SA taldea desegiteri uko egin diola eta, "Zuzenbide Estatu batean erabaki demokratikoak ez betetzea onartezina" dela esan du Justizia ministroak. Halaber, Batasuna Eusko Legebiltzarretik kanpo ikusi arte "demokraziak ez duela etsiko" nabarmendu du.
Arratsaldeko seiak baino zertxobait lehenago jakin da estatu abokatuak eskaria helarazi diola Auzitegi Gorenari.
Batasunaren ilegalizazioa
Sozialista Abertzaleak taldeak parte hartzen duen bozketa guztiak baliogabetzeko eskatudio Espainiako estatu abokatuak Auzitegi Gorenari
Eusko Legebiltzarreko SA Sozialista Abertzaleak taldeak parte hartzen duen bozketa guztiak bertan behera uzteko eskatu dio Espainiako estatu abokatuak Auzitegi Gorenari. Hala jakinarazi du gaur Jose Maria Michavila Espainiako Justizia ministroak. "Zuzenbide Estatu batean erabaki demokratikoak ez betetzea onartezina" dela erantsi du, Legebiltzarreko Mahaiak SA desegiteari uko egin diola gogoan hartuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu