Politika
Soziedad Alkoholika taldeko kideak absolbitu egin ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak
Espainiako Auzitegi Nazionalak SA Soziedad Alkoholika taldeko sei kideak absolbitu ditu gaur ateratako autoan. Beren kantuetan "terrorismoari goratzarre" egitea leporatu zieten seiei fiskaltzak eta AVT akusazio partikularrak. Auzitegiak ez du horrelakorik ikusi, ordea, eta absolbitu egin ditu bost musikariak eta taldeko ordezkaria.
"Biktimak mespretxatzea eta ETAren alde abestea" leporatzen zieten fiskalak eta AVTk SAko sei kideei. SAkoek ETArekin zerikusik ez dutela azaldu zuten epaiketan, eta ez dutela talde armatua babesten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu