Steilasek eskatu du haur eskoletarako matrikulaziorako kanpaina indartsuagoa izan dadila

Azaldu du ez duela beste urte batzuetako oihartzuna hedabideetan.

Arroabeko haurreskola. UROLA KOSTAKO HITZA
2020ko maiatzaren 28a
12:15
Entzun

Steilas sindikatuak txalotu egin du maiatzaren 21etik Haurreskolak Partzuergoko matrikulazio kanpaina online egiteko aukera ireki izana. Baina iruditu zaio ez diotela eman beste urteetan hedabideetan eman ohi izan zaion oihartzuna, oroitarazteko haur eskoletan izena emateko epea zabaldu dela. «Euskal Eskola Publikoaren oinarriak diren haur eskolak bestelako matrikulazio kanpaina eta tratua merezi dute administrazioaren aldetik. Haurreskolak Partzuergoaren presentzia ahalik eta familia eta txoko gehienetara iristea ezinbestekoa da eskaintzen duen oinarrizko zerbitzu publikoaren iraupena bermatu eta bultzatzeko».

Kuoten gaineko iritzia ere plazaratu du Steilasek. Nahiz eta Eusko Jaurlaritzak iragarri zuen kuotak %10 jaitsiko zituela, Steilasek esan duenez, «kuoten lehen zatian aplikatu dute soilik (8 euro gutxiago)». Uste dute egoerarik zaurgarrienean daudenen kalterako dela hori. Zerbitzu publiko, doako eta unibertsal gisa aldarrikatu du haur eskolen funtzioa, ohar bidez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.