Donostian gaur goizean egindako agerraldian Rosa Garcia eta Carlos Molina elkarteko kideek adierazi dute "garaipen txiki-handi bat" den arren "erne" egon behar dela alderdiek hartzen duten jokaerarekin. Haien arabera, lege proposamena alda dezakete, "sinetsarazteko zerbait egiten ari direla, baina ezer aldatu gabe".
Molinak adierazi du PP "herritarren nahia gutxiesten" saiatu zela, hasiera batean ekimenaren alde bozkatuko zuela iragarrita, baina uste du gizartearen presioak "behartu" egin zuela asmo horretan atzera egitera.