Marcelo Bielsa (Athleticeko entrenatzailea): "Jokalariek instituzio honekin duten konpromisoa baloratu eta eskertu egiten dut. Ikuskizuna egon da zelaian eta harmailetan, eta gozatzekoa da hori".
Alex Ferguson (Manchester Unitedeko entrenatzailea): "Athleticek horrela segitzen badu lanean eta jokatzen, finalean izango da. Oso urrutira iristeko aukera ona dauka. Merezi dute, eta onena opa diet. Zoragarria da horrela jokatzen ikustea".
Fernando Llorente (Athleticeko jokalaria): "Osasunaren aurka hartu nuen min eta ez dut denbora izan osatzeko, hiru egun gutxi baitira. Baina ahal dudana egin dut. Zorionez, dena ondo atera da. Sekulako partida jokatu dugu. Aspaldiko partez final-laurdenetan gaude Europan, eta Manchester Uniteden gisako talde bat kanporatu dugu. Itzela da hau".
Oscar de Marcos (Athleticeko jokalaria): "Gogoangarria da hau, historikoa, ahaztezina. Betiko gogoratuko dugu egin duguna. Taldeak ez dio uko egiten ezeri, ez Espainiako Kopa irabazteari, ez Europako Ligan bide luzea egiteari".