Antonio Basagoiti (EAEko PPko presidentea): "Currinen taldeak ez du ezer pintatzen hemen. Bi parteen arteko gerra egon den toki batean du lekua, Ipar Irlandan bezala, baina Espainian demokrazia dago eta terroristak baino ez daude. Beraz, Currinen taldeak parte baten alde baino ez du egiten. PP ez da haiekin bilduko, ezta Egiaztatze Batzordekoekin ere".
Maribi Ugarteburu (ezker abertzaleko kidea): "Harremanetarako Nazioarteko Taldearen lana erabakigarria da. Akordio politikoa lortu behar da, eta horretarako kultura politiko denak barnebilduko dituen elkarrizketak behar dira. Talde hark lan garrantzitsua egiten du bide horretan".