Erreakzioak. Gorka Maneiro (UPD): "Ezker abertzaleak ETA desegitea eskatu behar du"

2011ko abenduaren 17a
17:01
Entzun

Gorka Maneiro (UPDko legebiltzarkidea): "Ezker abertzaleak ETA desegitea eskatu behar du, eta ezin ditu terrorismoaren biktimak ustezko beste biktima batzuekin nahastu historia manipulatzeko. Ezin dugu ahaztu oraindik 300 krimen daudela argitzeko".

Anton Danborenea (PPko Bizkaiko presidentea): "Gaurko adierazpena aspalditik entzuten ari garen erretorikaren parte da. Betikoa da. Ezker abertzaleak herri honi eta jende askori eragin dion mina aitortu behar dio. Ez dezatela aitzakiarik bilatu beste leku batzuetan eta beste biktima batzuengan, eurek, ETAk eta ETA bultzatu dutenak, baita gaur agiria irakurri duenak ere, sortutako mina aitortzeko"

Paul Rios (Lokarriko koordinatzailea): "Interesgarria da sufrimendu oro aitortzeko aitorpen ariketak egitea. Bake prozesu honek eta berradiskidetzea pauso txikien batuketa dira, eta bide onean dela uste dut".

Dignidad y Justicia: "Ezker abertzalearen dolua aitormen faltsua da, ETAren hilketak manipulatzeko saioa. Batzuek hildakoak hilketetan jarri genituen. Beste batzuk gureak hiltzen hil ziren, bonbak manipulatzen. Ezker abertzalearen estrategia faltsua errefusatzen dugu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.