Juan Luis Sanchez de Muniain, Nafarroako Gobernuko bozeramailea: "Parot doktrina eraginkorra izan da terrorismoaren aurkako borrokan, eta mantendu egin behar da".
Iñigo Iturrate (EAJko legebiltzarkidea): "Zentzugabekeria izugarria da Espainiak ingenieritza juridikoa egitea ebazpena saihesteko".
Hasier Arraiz (Sortuko presidentea): "Doktrina ezabatzea giltza bat izango litzateke bake prozesua desblokeatzeko, eta gobernuaren espetxe politika pitzatuko luke".
Arantza Quiroga (PPko bozeramailea Eusko Legebiltzarrean): "Ebazpena doktrinaren aurkakoa bada, justizia biktimekin justua izateko beste formula batzuk bilatu beharko dira".