Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, 23:10 aldera izan zen Gorlizko erasoa: Andre Mari kaleko BBVAen egoitzako kutxazain automatikora likido sugarria jaurti zuten norbaitzuk, eta, ondoren, su eman zioten. Garrek kalteak eragin dituzte kutxazaina paratuta zegoen aterbean.
Donostian, berriz, 23:20 aldera eraso zioten Tejeria kaleko Correosen bulegoari. Aipatu iturrien arabera, gasolinaz betetako ontzi bat jarri zuten atarian eta su eman zioten. Suhiltzaileek amatatu behar izan dute sua, eta bulegoaren pertsiana zein eraikinaren fatxada belztu ditu. Hala ere, bizilagunak etxeetatik atera beharrik ez zen izan.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailailak jakinarazi duenez, arratsaldeko hirurak aldera hainbat kaputxadunek su eman diete hainbat edukiontziri Getxoko (Bizkaia)Andres Cortina kale erdian gurutzatu ondoren. Suak ez du kalterik eragin ez eta zauriturik ere. Suhiltzaileek sua itzali dute.
Erasoak
Su eman diete kutxazain bati Gorlizen eta posta bulego bati Donostian; arratsaldean, Getxon, hainbat edukiontzi erre dituzte
Erasoak izan ziren atzo gauean Gorlizen (Bizkaia) eta Donostian. Gorlizen BBVAren kutxazin automatiko bati su eman zioten; Donostian, berriz, posta bulego bati. Arratsaldean Getxon (Bizkaia), hainbat kaputxadunek su eman diete kale erdian gurutzatu dituzten hainbat edukiontziri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu