"Su-etena baino lehen hasi ginen lanean, eta ondoren ere lanean jarraituko dugu", diote Ahotsak-eko Zabaleta eta Goirizelaiak

Eurena alderdietatik kanpoko ekimena dela nabarmendu dute, eta presiorik gabe lanean uzteko eskatu diete indar politikoei. "Zubiak eta konfiantza berreraikitzea" dute oraingo erronka.

2007ko urtarrilaren 19a
15:51
Entzun
"Martxoaren 22ko su-etenaren ondoren ahrtu zuen sona Ahotsak mugimenduak, baina Ahotsak mugimendua su-etenaren aurretik hasi zen lanean; su-etenean hala aritu zen, eta ondoren ere lanean jarraituko dugu", esan du Gemma Zabaleta PSE-EEko legebiltzarkide eta Ahotsak mugimenduko kideak ETB2ko El Punto saioan, Jone Goirizelaia Batasuneko buruzagi eta mugimendeko bereko kidearekin batera egin dioten elkarrizketan.

"Jonek eta biok gogora ditzakegu zein momentu zail bizi izan ditugun, baina, ahal ere, hizketan, hizketan eta hizketan jarraitu dugu, elkarrekin eta beste emakume batzuekin. Hain zuzen ere, elkarren arteko konfiantza saortzeko, eta elkarrekin bakean, askatasunean, justizian eta giza eskubideen errespetuan oinarritutako etorkizun bat eraikitzeko", erantsi du Zabaletak. Barajasko atentatuaren ondoren Ahotsak-i egin zaizkion

gaitzespen eskaera eta presioen harira eman du erantzun hori.

Gorizelaiak erantsi du oso garbi dutela indarkeriarik gabeko eszenatokia dutela helburu. "Oso argi dugu indarkeriarik gbeko eszenatoki batera iritsi behar dugula, alde guztiek berdintasunean parte hartu ahal izango duten eszenatoki batera. Alde guztiak errespetatu behar direla, eta batzuen eta besteen mehatxuekin ezin dela prozesu bat egin", adierazi du. Eszenatoki hori iritsi eta gero aurera egiteko metodoa elkarrizketa dela eta helburua akordio demokratikoak lortzea erantsi du. "Premisa horietan oinarrituta ari gara lanean saiatzen aurrera egiteko. Beste gauza garrantzitsu bat ere ikusi dugu munduko beste leku batzeutan: zubiak hausten direnean emakumeek bere gain hartu dutela berreraikitzea. Erronka zaila daukagu baina konbentzituta gaude bide bakarra dela".

Ildo horretatik, Ahotsak mugimendua alderdietatik kanpoko ekimena dela azpimarratu dute politikari biek; hau da, parte hartzaileak beren buruaren ordezkaritza hutsean ari direla, eta indar politikoei eskatu diete presiorik eta esku hartzerik gabe lanean uzteko. Ahotsak-en barruan gai guztiak ezbaidatu eta aztertzen direla azpimarratu dute, eta aurrerantzean ere eurek ezarriko dutela agenda.

Egungo egoera zaila izan arren, itxaropenerako zantzuak badaudela iritzi diote Zabaletak zein Goirizelaiak, besteak beste, Ahotsak mugimenduak herritarren artean izan duen harrera onea. Azaldu dutenez, bost mila emakumetik gora dira dagoeneko ekimenarekin bat egin dutenak, eta etengabe jasotzen dituzte aurrera egiteko eskatzen dieten mezuak. Halaber, herrietan mugimendua abian jartzeko prest agertu bide dira emakume asko.

Horrez gain, uste dute gatazka konpontzeko bidea elkarrizketa dela gizartean ez ezik gobernuetan eta alderdietan ere txertatuta dagoela, eta horrek ere esperantza sortzen die. "[Gatazkari buruzko planteamenduan] aldaketarik handiena izan da bagoia bidetz aldatzea: pentsatzea PPren politikarekin ez dela posible gatazka konpontzea. Uste dut PP izan ezik beste alderdi guztien artean hitzartzea konponbidearen trena elkarrizketaren bidetik joan behar duela -noski, erabat indarkeriarik gabeko eszenatoki batean-,t hori dela gertatu den funtsezko aldaketa. Itxaropengarria iruditzen zait Espainiako Gobernuak eta Jaurlaritzak, atzoko bileraren ondoren, pentsatzen segitzea bagoi hori ez dela bide horretatik atera behar. Berriro ere baldintzak berreraiki behar dira bidaia hori egin ahal izateko", nabarmendu du Zabaletak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.