Sua pizteko pastillen lapurreta ETAk egin ote duen ikertzen ari da Frantziako Polizia

Estrasburgo ondoko herri batean ostu zituzten, atzo arratsaldean; 40 kilo pasa.

2007ko ekainaren 27a
18:56
Entzun
Atzo arratsaldean Frantzian, Estrasburgo ondoko herri batean, hiru lagunek sua pizteko 40 kilo pastilla baino gehiago lapurtu zituzten, pistolaz, eta horren atzean ETA ote dagoen ikertzen ari da Frantziako Polizia.

Burua estali gabe azaldu ziren hirurak, poliziek esan dutenez, haietako batek atea jo zuen eta ondoren sartu ziren beste biak ere. Dendaria lotuta egin zuten, eta pastillez betetako bi kaxa hartu zituzten bitartean.

ETAk sua pizteko pastillak lehen aldiz ostu dituela adierazi dute polizia iturriek. Esbit markakoak dira.

Bischoffheim herrian egin zuten lapurreta, Horizon Vertical saltokian. Dendariak gero poliziei esan zien hiru haiek gazteleraz hitz egiten zuten "irudipena" daukala.

Efe berri agentziak aipatu duenez, poliziek hasieran adierazi dute ez dakitela pastillek lehergailuak egiteko balekoak diren; gero, aldiz, "lehergailu desberdinak" edo "kale borrokako lehergailu txikiak" egiteko balio dezaketela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.