Suhiltzaile ugari identifikatuta, pankartak ez kentzeagatik

2015eko maiatzaren 20a
13:20
Entzun

Gasteizko Udaltzaingoak hainbat suhiltzaile identifikatu zituen, Andre Mari Zuriaren plazan dagoen monumentutik eskegita zeuden pankartak kentzeari uko egiteagatik. Hala jakinarazi dute suhiltzaileek berek. Azaldu dutenez, pankartek ez zuten inolako arriskurik eragiten pertsona edo ondasunekiko, eta, beraz, uko egin zioten horiek kentzeari, Javier Maroto Gasteizko alkateak hala agindu bazien ere.

Suhiltzaileek adierazi dute udaltzainek mehatxu egin zietela, ohartaraziz txostenak zabalduko zitzaizkiela. EH Bilduk Marotoren agerraldia eskatu du, azalpenak eman ditzan balizko txosten horien inguruan.

Bestalde, Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuaren agerraldia eskatu du koalizio subiranistak Eusko Legebiltzarrean, azalpenak eman ditzan gazteen atxiloketan Ertzaintzak izan zuen jokabide "neurrigabearen" inguruan.

Europako Parlamentuan ere salatu du EH Bilduk Gasteizen gertatutakoa.

[Youtube]https://youtu.be/smaEUVAikOo[/Youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.